San Martzialgo erromeriako mahaien eta aulkien alokairua

Maider Arregi 2009ko eka. 9a, 14:20
Uztailaren 5ean, domekan, San Martzialgo erromeria ospatuko da. Ekainaren 18tik 24ra bitartean egin ahalko da mahaien eta aulkien alokairua. Hemen duzue mahaien eta aulkien alokairuaren gaineko informazio guztia:

Mahai bakoitzaren alokairua: 20 euro. Eskatzaile bakoitzeko 100 euro fidantza jarri beharko da. Era berean, eskatzaile bakoitzak ezingo du 5 mahai baino gehiago eskatu. Egindako eskaerarekin agiri bat emango zaio eskatzaileari. Agiri horretan alokatutako materiala zein den jarriko du.

Eskatzaile bakoitzak alokatzen duen mahai bakoitzeko gehienez ere 8 aulki eskatu ahal izango ditu.

Mahai eta aulkiak alokatzeko tokia, egunak eta orduak: ekainaren 18tik 24ra (biak barne), astegunetan, kultura etxean, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara.

Fidantza jasotzeko tokia, egunak eta orduak: uztailaren 7tik 13ra (biak barne) astegunetan, Kultura etxean, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara.

Mahaiak eta aulkiak hartzeko tokia, eguna eta orduak: Uztailaren 4a, larunbata, 17:00etatik 20:00etara, San Martzialgo kantina ondoan.

Mahaiak eta aulkiak entregatzeko tokia, eguna eta orduak: San Martzialgo erromeriaren ondoren (uztailak 5) mahaiak eta aulkiak jasotzeko puntu konkretu bat jarriko da San Martzialgo kantina ondoan (pankartekin ongi seinaleztatuko da puntu hori). Mahaiak eta aulkiak 19:00etatik 21:30ak arte entregatu ahal izango dira. Materiala entregatzen duenari Udaleko seilua jarriko zaio. Materialaren eskatzaile bakoitzak kultura etxean eskaera egiterakoan eman zitzaion orria eraman beharko du materiala entregatzerakoan, han jarriko diotelako seilua. Alokatutako aulkiak eta mahaiak hartutako egoera berean eta 19:00etatik 21:30era entregatzen ez dituenak ez du seilurik jasoko, eta ondorioz, fidantza galdu egingo du. Gero Kultura etxean fidantza jasotzeko aukera izango du seilua duen orria entregatzen duenak.

Oharra: Aurten ez da Oñatiko mahairik alokatzeko aukerarik egongo, zerbitzua ematen zuen enpresak utzi egin duelako bere jarduera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak