San Martzialgo erromeriako mahaien eta aulkien alokairua

Maider Arregi 2008ko eka. 18a, 12:10
Bergarako San Martzial auzoan uztailaren 6an, domekan, ospatuko da erromeria. Mahai bakoitzaren alokairua 20 eurokoa da. Eskatzaile bakoitzeko 100 euroko fidantza jarri beharko du. Era berean, eskatzaile bakoitzak ezingo du 5 mahai baino gehiago eskatu. Egindako eskaerarekin agiri bat emango zaio eskatzaileari. Agiri horretan alokatutako materiala zein den jarriko du. Hona hemen bete beharreko baldintzak:

Mahaien eta aulkien alokairua

  • Mahai bakoitzaren alokairua: 20 euro.
  • Eskatzaile bakoitzeko 100 euroko fidantza jarri beharko da. Era berean, eskatzaile bakoitzak ezingo du 5 mahai baino gehiago eskatu. Egindako eskaerarekin agiri bat emango zaio eskatzaileari. Agiri horretan alokatutako materiala zein den jarriko du.
  • Eskatzaile bakoitzak alokatzen duen mahai bakoitzeko gehienez ere 8 aulki eskatu ahal izango ditu.

Mahai eta aulkiak alokatzeko tokia, egunak eta orduak: ekainaren 19tik 25era (biak barne), astegunetan, kultura etxean, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara.

Fidantza jasotzeko tokia, egunak eta orduak: uztailaren 8tik 14ra (biak barne) astegunetan, Kultura etxean, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara.

Mahaiak eta aulkiak hartzeko tokia, eguna eta orduak: Uztailaren 5a, larunbata, 17:00etatik 20:00etara, San Martzialgo kantina ondoan.

Mahaiak eta aulkiak entregatzeko tokia, eguna eta orduak: San Martzialgo erromeriaren ondoren (uztailak 6) mahaiak eta aulkiak jasotzeko puntu konkretu bat jarriko da San Martzialgo kantina ondoan (pankartekin ongi seinaleztatuko da puntu hori). Mahaiak eta aulkiak 19:00etatik 21:30ak arte entregatu ahal izango dira. Materiala entregatzen duenari Udaleko seilua jarriko zaio. Materialaren eskatzaile bakoitzak kultura etxean eskaera egiterakoan eman zitzaion orria eraman beharko du materiala entregatzerakoan, han jarriko diotelako seilua. Alokatutako aulkiak eta mahaiak hartutako egoera berean eta 19:00etatik 21:30era entregatzen ez dituenak ez du seilurik jasoko, eta ondorioz, fidantza galdu egingo du. Gero Kultura etxean fidantza jasotzeko aukera izango du seilua duen orria entregatzen duenak.

Oharra: Aurten ere ez da Oñatiko mahairik alokatzeko aukerarik egongo, zerbitzua ematen zuen enpresak utzi egin duelako bere jarduera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak