San Martzialerako mahai eta aulkiak alokatzeko epea eguenean irekiko dute

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko eka. 16a, 11:13
Uztailaren 4an egingo den San Martzialgo erromeriarako mahaiak eta aulkiak alokairuan hartzeko epea eguenean zabalduko dela jakinarazi dute Kultura Zerbitzutik. Hilaren 24ra arte egongo da zabalik, astegunetan 18:00-21:00 ordutegian, kultura etxean.

Mahai bakoitzak 20 euro balio du eta horrekin batera 100 euroko fidantza ere jarri beharko du eskatzaile bakoitzak. Era berean, eskatzaile bakoitzeko ezingo dira bost mahai baino gehiago alokatu eta mahai bakoitzeko zortzi aulki. Egindako eskaerarekin agiri bat jasoko du eskatzaileak.

Mahai eta aulkiak banatuko dituzte uztailaren 3an, 17:00-20:00 ordutegian, San Martzialgo kantina ondoan. Entregatu, berriz, uztailaren 4an entregatu beharko dira, 19:00-21:30 ordutegian, leku berean. Materiala entregatzen duenari Udaleko zigilua jarriko diote eskaria egin zuenean jasotako agirian.

Kultura Zerbitzutik jakinarazi dute aulki eta mahaiak esandako egun eta orduan eta egoera onean entregatzen ez duenari ez diotela zigilurik jarriko; ondorioz, fidantza galduko du.
Fidantza jasotzeko egunak dira uztailaren 6tik 13ra, astegunetan 18:00-21:00 ordutegian, kultura etxean, eta zigilatutako agiria eraman beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak