Jolasak eta herri kirola
Omenaldi gehiago ere egon da. Izan ere, Zaldumendi baserriko Pedro Ibargurenek oroigarria jaso du alkatearen eskutik urtetan idi bi hartu eta ardo kupela igotzeagatik. Bertsolariekin eta trikitilariekin erromeria egin eta gero, izerdiak botata, bazkalordua iritsi da. Arratsaldean jolas eta herri kirolak nagusitu dira San Martzialen irrintzi txapelketarekin batera.