San Martzial jaiak gaurtik hasita ospatuko dituzte bergararrek

Maider Arregi 2010ko eka. 30a, 14:38
Gaur, ekainaren 30a, San Martzial eguna da. Hala, gaurtik hasita domekara bitartean, makina bat ekintzaz gozatzeko aukera izango da. Domekan, San Martzialgo erromeria egingo da. Jarraian duzue prestatutako egitaraua:

Uztailak 2, barikua

20:00:  Bergarako Orkestra Sinfonikoaren KONTZERTUA San Pedro parrokian.

Uztailak 3, zapatua

19:00:  BONBA JAPONIARRAK San Martin plazan. Buruhandi eta erraldoien KALEJIRA, Elgoibarko dultzaineroek lagunduta. Ibilbidea: San Martin plaza, Bidekurutzeta kalea, San Pedro, Artekale, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Irizar pasealekua, Barrenkale eta San Martin Agirre plaza. Iluntzean animazioa Bergarako kaleetan.

Uztailak 4, domeka
San Martzialgo erromeria

 

 

09:30: ALBORADA Lizarrako gaiteroekin, Zumarragako trikitilariekin, Bergarako Udal Txistulari Bandarekin eta Incansables txarangarekin.

10:00: San Martzialera igotzea gurdiarekin.

11:00:  San Martzialen MEZA NAGUSIA.

12:00:   DANTZA EMANALDIA. Ondoren, ohiko aurreskua.Bazkal aurretik Juan Mari Narbaiza eta Jose Luis Gorrotxategi bertsolarien jarduna. Bertsolariei abesti herrikoiek emango die segida. Kantinan abestuko dituzte, hala nahi duten guztiek.

16:00: UMEENTZAKO ETA GAZTETXOENTZAKO JOLASAK ETA HERRI KIROLAK.

17:30: IRRINTZI TXAPELKETA zelai ondoan.

18:00: HERRI KIROLAKOrdu berean Txinparta taldearen eskutik ERROMERIA.

21:00: JAITSIERAKO TXUPINAZOA eta Udal Txistulari Bandakoek, Lizarrako dultzaineroek, Zumarragako trikitilariek eta Incansables txarangak alaitutako JAITSIERA. 1go tokian txistulariak irtengo dira. Gero dultzaineroak. Atzetik trikitilariak eta azken tokian txaranga

Txistulariak Askatzura iristen direnean beste guztien zain gelditzen dira, denek batera fandango eta arin-arina dantzatzeko. Horren ondoren jaitsierarekin jarraitzen dute guztiek, lehenengo ordena berberean. Santa Marinara iritsitakoan geldialdia egiten da berriro denak iritsi arte, fandango eta arin-arina denek batera dantzatzeko. Jaitsierari txarangak emango dio bukaera, San Martin plazan.

OHARRAK:

Uztailaren 4ean San Martzialerako dohaineko AUTOBUS ZERBITZUA izango da egunean zehar, 9:30etik 14:00etara eta arratsaldean 16:00etatik 20:30era. Geltokiak Oxirondo plazan eta San Martzialen izango dira.

Egun horretan ezingo da zelaira autorik sartu, bertara jeneroa daramatenak izan ezik. Eramandako materiala laga ondoren, ibilgailua kendu egin beharko da bertatik. Arratsaldeko herri kiroletarako eta irrintzi lehiaketarako izen-ematea 17:00etan hasiko da San Martzialgo zelaian.

San Martzialerako bidea TRAFIKORAKO ITXITA egongo da 21:00etatik 22:00etara.

Iluntzeko jaitsieran, mesedez, EZ URIK BOTA MUSIKARIEI, musika tresnak hondatu egiten dira-eta.

San Martzial egunean gurditik eskaintzen den ardoa dohainik ematen dute txandaka VINOS ATXEGA (“Lopez Ojeda” ardoak), MANSO HERMANOS eta MINER ARDOAK enpresek. Hori dela-eta, Bergarako Udaleko Jai Batzordeari ematen dioten laguntza eskertzen dugu. Aurtengo ardoa MINER ARDOAK enpresak eman du. 18 urtetik beherakoei ez zaie barrikako ardorik emango.

Jai Batzordeak ez du beregain hartuko jaiegun hauetan gerta daitezkeen kalteen erantzukizunik.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak