San Martzial eguneko erromesaldia egin dute goizean

San Martzial eguna da gaur, eta tradizioari jarraituz, letania errezatuz igo dira erromesak Bergarako San Martzial auzora. Goizeko 07:30ean abiatu dira Santa Marina parrokiatik 250 lagun inguru. San Martzialen, meza ospatu dute, eta ostean, San Joxepe erretiratuen elkartekoek egindako txokolatea dastatu dute bertaratuek. Hemen dituzue irudiak ikusgai:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak