San Martinetako Ageriko Pintura Lehiaketa martxan da

Maider Arregi 2008ko ira. 10a, 11:57
Bergarako Zuloa Elkarteak 25 urte bete ditu aurten. Hori dela-eta, irailaren 14an jokatuko den ageriko pintura lehiaketan 162 euroko diru-saria eta trofeoa eskainiko ditu. Hona hemen parte hartzeko baldintzak:

Baldintzak

Aire libreko pintura lehiaketa hau 35.aldiz egingo da aurten. Lehiaketan nahi duen edonork hartu ahal izango du parte, eta lanak egiteko era eta neurriak ere libreak izango dira. Dena dela, lanak euskarri gogorrean aurkeztu beharko dira.

Euskarriok lehiaketa egunean, 09:00etatik 11:00etara, Bergarako kultura etxean (Errotalde jauregian) markatuko dira. Euskarriak lanerako aurretik prestatuta eraman ahal izango dira, baina ez da onartuko inolako zirrimarrarik edukitzerik. Lanak egun berean aurkeztu beharko dira, 13:00ak eta 14:00ak bitartean.

Epaimahaiko kideek arratsaldeko 18:30ean emango dute jakitera beren erabakia, eta erabaki hori aldaezina izango da. Era berean, aurkeztutako lan guztiekin erakusketa irekiko da Bergarako kultura etxean, irailaren 14tik 27ra bitartean: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 12:00etatik 14:00etara.

Sariak

  1. saria: 480€ eta trofeoa
  2. saria: 360€ eta trofeoa
  3. saria: 240€ eta trofeoa

Hiru hauetan sartu ez den lehenengo bergararrari saria: 210 euro eta trofeoa

Zuloa elkartearen 25.urteurreneko saria: 162 euro eta trofeoa

  1. urtetik beherako partaideen artean ere emango dira sariak: 1.saria: 180 euro eta trofeoa
  2. saria: 90 euro eta trofeoa
  3. saria: 60 euro eta trofeoa

Hiru hauetan sartu ez den lehenengo bergararrari saria: trofeoa

Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez balute sariak hutsik geratuko lirateke. Horrez gain, 1. eta 2. saria eskuratu duten margo-lanak Bergarako Udalaren eta BEART-en esku geldituko dira.

Erakusketa amaitu ondoren egileek 2008ko urriaren 16ra arteko epea izango dute euren lanak jaso ahal izateko. Bergarako kultura etxean jaso beharko dira, astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:00etara. Egileek jaso ez dituzten lanekin antolatzaileek egoki deritzatena egiteko eskubidea izango dute.

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar ezinbestean, eta antolatzaileek lehiaketaren onerako izan litezkeen aldaketak egiteko aukera izango dute. Lehiaketara aurkeztutako lanak antolatzaileek zainduko dituzten arren, ez dituzte bere gain hartuko sariketan eta erakusketan nahigabe suerta daitezkeen kalteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak