San Martinen heriotzaren errepresentazioan parte hartzeko deia egin dute

Miren Manias 2010eko uztailaren 29a

Bergarako San Martin jaien barruan, helduen daborradarekin batera egin ohi den San Martinen heriotzaren errepresentazioa zalantzan dago aurten, izan ere, ez dute antzezpena egiteko taldea osatzerik izan. Udalak baina, orain arte moduan amaitu gura ditu danborrada eta herriko jaiak eta errepresentazioa egin dadin, herritarrei deia zabaldu die ekimenean parte hartzeko.

Opor egunak ditugu tartean, baina Bergarako herritarrak San Martin jeietara begira jarrita daude dagoeneko. Irailaren 15ean Gabero abesbatzako kideek egin ohi dute San Martinen heriotzaren errepresentazioa, aurten baina, gogorik ez-eta ez dute eurek antzeztuko. Udalak, ordea, urtero moduan bukatu nahi ditu San Martinak, azken danborradaren ostean San Martinen heriotza antzeztuta, horregatik, ekimenean parte hartzeko deialdi publikoa egin du.

Ikuskizuna bereziki sinbolikoa da bergararrentzat, horregatik, egiten jarraitzea ondo legokeela azaldu du Kultura zinegotziak.


20 bat lagun

20 bat lagun beharko lirateke errepresentazioa egin ahal izateko, San Martinen gurdia eramateko, eta horretarako, aurrez entrenamendu saio batzuk egitea ere komeni; dena den, erraz egiteko moduko antzezlana dela dio Enara Miguezek. Eta beharrezko jende kopurua batzea lortzen ez bada, jaiei hori bai, amaiera berdina emango zaiela azaldu du, San Martinen heriotzaren errepresentazioa zalantzan egon arren, danborrada egingo dela segurua delako.


Izen ematea Kultura Etxean bertan egin behar da; taldeka bada hobe, hala izateak antolaketa erraztuko duelako.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak