Azkeneko urteetan Gabero abesbatzak antzeztu izan du San Martinen heriotza, baina, Kultura Sailetik aurreratu dutenez, aurten ez dute egingo. Hori horrela izanik, San Martinen heriotza antzezteko boluntario bila dabil Udala; 24 bat lagun beharko dituztela ere aurreratu dute Udaleko arduradunek.
Izenematea zabalik
Hori horrela, interesa izan dezaketen herritarrei izena emateko gonbita egiten diete Kultura Sailetik.
Horretarako, kultura etxera jo behar da –Errotalde jauregia– eta epea da uztailaren 30era arte. Informazio gehiagorako deitu 943 77 91 60 zenbakira.