San Martinekoek hiru gela izango dituzte Martinez de Iralan 2008tik aurrera

Txomin Madina Milikua 2007ko aza. 28a, 10:23
Osoko bilkura jendetsua egin zuen astelehenean Bergarako udalbatzak. Bertan landu ziren gaien artean, San Martin ikastetxeak Aranzadi ikastolaren instalazio eta beharren inguruan txosten tekniko bat eskatuz egin zuen mozioa egon zen. Azkenean, bigarren mozio alternatibo bat onartu zen gai honen inguruan EAE eta Aralarren aldeko botoekin.

San Martin ikastetxeko ordezkariek, EAJ eta EA alderdien babesarekin, mozioa aurkeztu zuten. Bertan azaltzen zuten euren instalazio eta beharren inguruko txosten bat landu zutela eta hezkuntzako lurralde ordezkaritzak berdina egin zuela Martinez de Irala eraikinaren inguruan. Gaineratzen zuten, herriko ikastetxeen benetako egoeraren diagnostikoa egin ahal izateko, Aranzadi ikastolak Errege Seminarioan jasotzen duen instalazioen txosten teknikoa egitea beharrezkoa dela.

Mozio alternatiboa

Mozio horren partez, udal gobernua osatzen duten Eusko Abertzale Ekintza eta Aralarren aldeko botoekiin mozio alternatibo bat onartu zuten gai honen inguruan. Bertan, Hezkuntza sailak Aranzadi ikastolak Errege Seminarioan orain dituen eta aurrerantzean izango dituen instalazioei buruz txosten bat egitea onartzen da. Baina San Martingo gurasoak ez daude guztiz ados mozio honek jasotzen dituen zenbait punturekin.

Onartutako mozioak dioenaren arabera, eskola biek eta Hezkuntza sailak lan mahaia eratuko dute epe motz eta ertainerako konponbideak lortzeko, eta Udalak eta Hezkuntza sailak hiru hilabeteren epean eskolei epe luzerako proposamen bat egingo diete.

Hezkuntza saileko bilerarekin gustura

San Martin ikastetxeko ordezkariek diote, urriaren 19an Hezkuntza saileko ordezkariekin egindako bileretan jasotako plana gustuko dutela: datorren urtetik aurrera, hiru gela izango dituzte Martinez de Iralan, eta 2012rako, akaso lehenagorako, Martinez de Iralako eraikin guztia eurentzat izango da. Hala ere, euren kezka tarteko urteak direla azaldu dute eta lan mahaietan horren inguruan hitz egiteko bilduko direla.

Adostutakoaren arabera, Martinez de Irala eraikinean dagozkien hiru gelak 2008ko urtarrilaren 7rako erabilgarri egoteko nahia adierazi dute San Martin ikastetxeko ordezkariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak