San Martin jaietako egitaraua poltsikoko telefonoan bluetooth teknologiari esker

Usoa Agirre 2007ko ira. 6a, 12:08
Bluetooth antena jarri du Lazkano oinetako dendak bere egoitzan bertan. Debagoienean jartzen den lehen bluetooth puntua da. Lazkano paretik pasa eta poltsikokoan bluetooth-a konektatuta baldin badaukagu, mezu bat jasoko dugu. Mezua onartuz gero, aurtengo San Martin jaietako egitarau osoa jasoko dugu. Doako zerbitzua da.

Modu horretan, egitaraua eskuratzen duten erabiltzaileek jaietako programazioa edozein momentutan eskuko telefonoan kontsultatu ahal izango dute inolako koste barik.

Aurrerago gehiago

Aurrerago, bestelako zerbitzu eta informazioa emango du Lazkano noinetako dendak, baita eskaintza eta promozioak ere.

Ahotsa eta datuak doan

Bluetooth teknologia ezaguna egin da bereziki automobiletan jartzen hasi zenetik, eskuko telefonoa hartu barik berba egiteko aukera ematen duelako. Azken finean, ahotsa eta datuak transferitzeko haririk gabeko teknologia da Bluetooth-a.

Horren haritik, eskuko telefonoetara bluetooth bidez edukiak doan emateko (abestiak, gidak, irudiak, promozioak...) antena berezi batzuk kaleratu ziren orain dela urte gutxi batzuk eta horietako bat Bergarako LAZKANO KIROL OINETAKO DENDAK jarri du bere egoitzan.

Geroz eta leku gehiagotan

Bluetootharen ezaugarri nagusienetakoa da edukiak doan ematen dizkiola erabiltzaileari, baina horretarako antenatik gertu egon beharra dago (10-15 metrora asko jota). Hainbat lekutan, batez ere hiriburuetan, dagoeneko nahiko hedatuta dago kontu hau. Esaterako, Donostiako eta Gasteizko turismo bulegoetan eskuko telefonoetarako gida turistikoak ematen dituzte antena horiei esker (bulegoa itxita nahiz zabalik dagoenean). Bartzelona eta Madrilen, berriz, merkatalguneek euren promozioak iragartzeko erabiltzen dute. Badira eguneko menuak bluetooth bidez iragartzen dituzten jatetxeak ere.

Batura

Batura Mobile Solutions enpresaren eskutik jarri du zerbitzu hau martxan Lazkanok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak