San Martin jaietako azoka irailaren 8an izango da aurten

Arritxu Barruso 2007ko abu. 30a, 14:31
San Martin eguna aurten domekan suertatu denez, azoka eguna iraliaren 8an egingo dute, San Martin jaietako egitarauan ostoporik ez sortzeko. Urtero moduan, aurten ere, fruitu, barazki eta gazta lehiaketa egongo da.

Fruitu lehiaketarako 6 ekoizlek eman dute izena eta horietatik bi degaboiendarrak dira. Gazta lehiaketan, berriz, 6 debagoiendarrek hartuko dute parte eta guztira 45 ekoizlek eman dute izena. Azkenik, barazki lehiaketan 11 parte hartzaile egongo dira eta 5 gure bailarakoak izango dira.

Lehiaketara aurkeztutako ekoizleez gain, beren produktuak saltzera datozen beste postu asko egongo dira. Postu horiek guztiak bisitatzeaz gain, goiz guztian zehar odolosteak dastatzeko aukera izango da eta Bergarako trikitilariek kalejira egingo dute.

San Martin jaietarako egitaraua ere aurkeztu dute dagoeneko. Irailaren 14an, ostirala, sartuko dira bergararrak jai giroan eta gauen EMON talde bergararra, Deabru Beltzak eta Imultzo eta Beloki taldeak arituko dira herriko plazan.

Gaueko festaren ostean zapatuan goizeko bederatzietan soka muturra egingo dute. Egun guztian zehar, gero, egongo da zer eginik Bergaran haur eta nagusientzat; bonba japoniarrak, erraldoiak, pilota partiduak eta nola ez, nagusien danborrada gaueko hamar t’erdietan.

Haurren danborrada domenkan izango da urtero moduan, arratsaldeko seietan eta gauen berriz suzko erruberak Agorrosinen.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak