San Martin jaietako atarian hasi dira motorrak berotzen

Jasone Zabala 2008ko abuztuaren 31

San Martin jaien ataria gaude eta dagoeneko ekintza batzuei eman zaie hasiera.

Txosnaren kudeaketa

Horrela, esaterako, datorren irailaren 10ean ospatuko den gazta dastatzea parte hartzeko izen emate epea datorren egubakoitzera arte egongo da zabalik. Bertan izena eman nahi duenak ondorengo telefonora deitu dezake: 943 77 91 59. Ikastaroa irailaren 10ean, 19:00etan kultura etxean izango da, doakoa eta euskaraz emango du Bittor Rodriguez bergararrak. Bestalde, San Martin jaietako nagusien eta gaztetxoen danborraden entseguak gaurtik hasi eta datorren irailaren 11ra bitartean izango dira Seminarioko patio estalian. Haurrak 19:00etatik 20:00etara entseatuko dute, eta nagusiek, berriz, 20:00etatik 21:00etara. Bestalde, San Martin jaietako txosna kudeatzeko eskaria egiteko epea zabalik dago. Eskaerak aurkezteko epea bihar, 13.30ean bukatuko da. Bertan izena eman dezake irabaz asmorik gabeko edozein entitate edo elkartek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak