Uztailak 9, asteazkena
- 22:00etan Ohiko pinu sartzea, etxafuego eta kanpai hotsez lagundurik, eta, gaua amaitzeko, auzokoentzat saiheskia, sagardoa eta txokolatea izango da.
Uztailak 10, osteguna
SAN KRISTOBAL EGUNA
- 12:00etan Meza nagusia. Ondoren autoen bedeinkapena eta jarraian auzoko jubilatuentzat luntxa. Goiz guztian musika izango da.
- 23:00etan MANU IZTUETA taldearekin erromeria goizaldera arte.
Uztailak 12, larunbata
- 12:00etan Meza nagusia. Ondoren, autoen bedeinkapena eta jarraian auzoko jubilatuentzat luntxa. Aldi berean, Moises Azpiazu dantza taldearen emanaldia. Haurrentzat kukainak. Goiz guztian musika belarriak gozatzea aldera.
- 23:00etan IZER, ALABIER eta LUTXURDIOrekin erromeri alaia goizalderarte.
Uztailak 13, igandea
- 12:00etan Meza nagusia. Ondoren autoen bedeinkapena eta jarraian auzoko jubilatuentzat luntxa. Aldi berean, Moises Azpiazu dantza taldearen emanaldia. Goiz guztian zehar musika izango da.