San Joxepe elkarteko bazkide izateko adinak ez du garrantzirik izango hemendik aurrera. "Nahikoa da pentsioduna zarela erakustea. Bikotea ere egin daiteke bazkide diru sarrerarik ez badu", azaldu du Luis Larrañaga zuzendaritzako kideak. Erabaki hori hartu du San Joxepe elkarteko zuzendaritzak urtarrilean egindako ez ohiko batzarrean. Horrez gain, bete bi erabaki hauek ere hartu zituzten: zuzendaritzako kide izateko denbora hiru urtekoa izatea biren ordez eta zuzendaritzako kideak zerrenda bidez aukeratzea boluntariorik ez badago. "Hamar lagun gaude zuzendaritza batzordean. Gero eta boluntario gutxiago daude zuzendaritzan sartzeko, eta horregatik erabaki dugu beste bide batzuk aztertzea", argitu du Luis Larrañagak. Martxoaren erdian egingo dute zuzendaritza aldatzeko bilera eta ordutik aurrera aplikatuko dituzte azken bi erabaki horiek.
Sagardotegira irteera
Bestalde, San Joxepe elkarteak gertu du otsaileko egitaraua: Otsailaren 20an, Aratusteetako bazkaria egingo dute Agorrosingo tabernan eta sagardotegira irteera ere egingo dute beste egun baten. Horrekin guztiarekin batera, oinarrizko informatika ikastaroa eta argazkilaritza eskolak ere antolatu dituzte elkartean otsailerako La Caixaren laguntzarekin.