San Joxepeko zuzendaritza batzordea aldatu dute

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko mar. 22a, 13:59
Zuzendaritza batzordeko hamar lagunez gain, beste sei boluntario ari dira lanean eurekin

San Joxepe erretiratuen elkarteak zuzendaritza batzorde berria aukeratu du urteko batzar orokorrean. Lehen zeudenetatik hiruk baja hartu dute eta beste hiru kide berri sartu dira. Horrela, hauexek osatzen dute egun San Joxepeko zuzendaritza batzordea: Jose Garitano, Mª Eugenia Silanes, Rosa Larrañaga, Antolin Martxena, Luis Larrañaga, Irene Gabilondo, Karlos Arrondo, Alejandro Arroyo, Mª Karmen Otaola eta Jose Ignacio Beristain. Lehendakaria Alejandro Arroyo da.

Urte hasieran egin zuten ezohiko batzarrean onartu zuten moduan, hiru urterako kargua hartu dute zuzendaritzako kide berriek. Jendea aurkeztu ezean kideak zerrendari tira eginez aukeratzea ere onartu zuten baina ez da horren beharrik egon, kide berriak boluntario aurkeztu dira eta.

Gazteekin elkarlanean
Urteko batzar orokorrean aurtengo egitarau orokorra ere eta joan den urteko balantzea ere onartu zuten. 2006an, 3.833 euroko irabaziak izan zituen San Joxepe elkarteak.

Bestalde, Jarduneko gazteekin, Txapa irratiarekin eta etorkinekin elkarlanean jarraituko duela aurreratu du zuzendaritza batzorde berriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak