Askotariko jarduerak
San Joxepe elkarteak, gaur egun, 1.650 bazkide ditu. Hiru esparrutan jarduera ezberdinak egitea dute helburu: laguntza esparruan, adibidez, 87 urtetik gorakoei omenaldiak, eskulanak, margolanak, yoga, eta Mizpirualdeko egoitzara joatea. Aisialdi esparruan, berriz, mendi irteerak, bidaiak eta jokoak; eta kultura esparruan, informatika eta kultura hamabostaldia dituzte.