San Joxepeko erretiratuen irratsaioa, berriz ere Txapa irratian

Txomin Madina Milikua 2007ko ira. 11a, 21:45
San Joxepeko berriketak du izena irratsaioak, eta aurreko denboraldian bezala, hileko lehenengo astelehen arratsaldetan emitituko da.

Txapa irratiko arduradunek proposatuta, martxoan hasi ziren San Joxepeko erretiratuak euren irratsaioa egiten, eta eurek esan diguten bezala, hasieran mikrofonoen aurrean egoteari errespetu handia bazioten ere, egun naturaltasunez eta umoretsu aritzen dira bertan, lagunarteko mus partida baten bezala.

Erretiratuen elkarteak aurreko hilabetean egindako ekintzen berri ematen dute, baita hurrengo hilabetera begira prestatu dituztenen berri ere. Baina garai bateko kontuak eta pasadizoak, edota egungo gaien inguruko gogoetek ere izaten dute tokia.

Denboraldiko lehen saioa Txapa Irratiko estudioetatik egin badute, hemendik aurrera asmoa da elkartetik emititzea, horrela hango giroa bertatik bertara ezagutzeko.

Saioa zuzenean hileko lehen astelehenean entzun ahalko da, eta astean zehar ere errepikatuko dute. Bergaran, FM 97.25 sintonian entzuten da Txapa Irrati Librea.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak