San Blas jaiak ospatuko dituzte Murinondon

Maider Arregi 2009ko urtarrilaren 30a

Otsailaren 3tik 8ra bitartean ospatuko dituzte Muriondo auzoan San Blas jaiak. Jarraian duzue prestatutako egitarau zabala.

Otsailak 3, San Blas eguna

11:00: etxafuego jaurtiketa eta jarraian meza nagusia eta opil bedeinkapena. Ermita egun guztian zehar irekita egongo da.

Ondoren: Auzo elkartean nahi duenak salda eta txorizoa hartzeko aukera izango du.

Otsailak 5, Santa Ageda eguna

19:00: Aspaldiko usadioak agintzen duen bezala San Blas ermitako ermandadeko kideen bilkura.

Otsailak 6, barikua

20:00: etxafuego jaurtiketa

20:30: Auzo afaria eta jarraian erromeria izango da Miren eta Agurtzane trikitilariekin, goizeko ordu txikietara arte.

Otsailak 7, zapataua

16:00: Mus txapelketa, XXI San Blas saria ( 8 erregetara).

Sariak:

1goa Garaikurrak eta 100 euro

2ena 75 euro

3ena 50  euro

4ena Sari berezia

Izen ematea 15:30ean hasiko da eta bikote bakoitzak 15  euro ordaindu beharko ditu.

Otsailak 8, San Blas txiki eguna

11:00: Txaflero jaurtiketa eta jarraian meza nagusia.

Ondoren: Auzo elkartean, inguratzen direnentzako salda eta txistorra izango da.

11:30: ARANZADI IKASTOLA – MOISES ASPIAZU dantza taldearen ekitaldia.

Jarraian: IÑAKI eta INAXIO PERURENA harrijasotzaileak. Aita-semeak 6 harri ezberdinekin erakustaldia egingo dute.

Segidan: Haurrentzat Kukainak.

Hau dena, Udalaren laguntzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak