San Blas jaiak ospatuko dira aste bukaeran

Maider Arregi 2008ko urt. 29a, 11:33
Murinondo auzoko San Blas jaiak ospatuko dira otsailaren 1etik 5era bitartean. Auzo afaria, XX. Mus txapelketa edota trikitilariekin gozatzeko aukera izango da besteak beste. Hona hemen egitaraua:

Egitaraua

Otsailak 1, barikua

  • 20:00: Etxafuego jaurtiketa.
  • 20:30: Auzo afaria eta jarraian erromeria izango da Miren eta Agurtzane soinujoleekin, goizeko ordu txikira arte.

Otsailak 2, zapatua

  • 16:00: Mus Txapelketa, XX. San Blas saria (8 erregetara).

Sariak:

1. Garaikurrak eta 100 euro

2. 75 euro

3. 50 euro

4. Sari berezia

  • Izen ematea 15:30ean hasiko da eta bikote bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu.

Otsailak 3, igandea

San Blas eguna

  • 11:00: etxafuegoen jaurtitzea eta jarraian Meza Nagusia eta opilen bedeinkazioa. Ondoren auzo elkartera inguratzen direnentzat salda eta txistorra izango da. Ermita egun guztian irekita.
  • 11:30: Aranzadi Ikastola-Moises Aspiazu Dantza taldearen ekitaldia.
    Segidan, haurrentzat kukainak izango dira. Txerri harrapaketa, zaku karrerak, aulki jokoa, itsulapiko apurketa eta kaskara batzea.

Otsailak 5, asteartea

Santa Ageda eguna

  • 19:00: Aspaldiko usadioak agintzen duen bezala San Blas ermitako ermandadeko kideen bilkura.

Hau dena, udalaren laguntzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak