San Blas jaiak hasiko dira eguaztenean

Maider Arregi 2010eko otsailaren 1a

Otsailaren 3, 6, eta 7an, San Blas jaiak ospatuko dituzte Murinondo auzoan. Otsailaren 5ean, berriz, Santa Ageda eguna ospatuko dute. Jarraian duzue egitarau zabala:

Otsailak 3, eguaztena

San Blas eguna

11:00: etxafuego jaurtiketa eta jarraian MEZA NAGUSIA eta OPIL BEDEINKAPENA. Ermita egun guztian zehar irekita egongo da. Ondoren: Auzo elkartean nahi duenak salda eta txorizoa hartzeko aukera izango du.

Otsailak 5, barikua

Santa Ageda eguna

19:00: Aspaldiko usadioak agintzen duen bezala SAN BLAS ERMITAKO ermandadeko kideen bilkura.

20:00 etxafuego jaurtiketa

Ondoren, 20:30ean Auzo afaria eta jarraian erromeria izango da Miren eta Agurtzane trikitilariekin, goizeko ordu txikietara arte.

Otsailak 6, zapatua

16:00: MUS TXAPELKETA, XXII SAN BLAS SARIA ( 8 erregetara).

SARIAK:

1goa Garaikurrak eta 120 euro

2ena 80 euro

3ena 50 euro

4ena Sari berezia

Izen ematea 15:30ean hasiko da eta bikote bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu.

Otsailak 7, domeka

San Blas txiki eguna

11:00: etxafuego jaurtiketa eta jarraian MEZA NAGUSIA. Ondoren: Auzo elkartean, inguratzen direnentzako salda eta txistorra izango da.

11:30: ARANZADI IKASTOLA - MOISES ASPIAZU DANTZA taldearen ekitaldia.

Jarraian: Fausto aizkolaria honako ebaketa eginez: enbor bat 2,5 metroko diametroarekin

Segidan: Haurrentzat KUKAINAK.

Hau dena, Udalaren laguntzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak