San Blas jaiak 2007, egitaraua

Maider Arregi 2007ko urt. 31a, 10:56
Otsailaren 2tik 4ra bitartean San Blas jaiak ospatuko dira Murinondo auzoan. Hona hemen egitaraua:

Otsailak 2, barikua

  • 20:00: Etxafuego jaurtiketa.
  • 20:30: Auzo afaria eta jarraian erromeria izango da LURTXURDIO soinujolearekin, goizeko ordu txikietararte.

Otsailak 3, zapatua

San Blas eguna

  • 11:00: etxafuegoen jaurtitzea eta jarraian Meza Nagusia eta opilen bedeinkazioa. Ondoren auzo elkartean nahi dutenek salda eta txorizoa hartzeko aukera izango dute. Ermita egun guztian zehar irekita egongo da.
  • 16:00: Mus Txapelketa, XIX San Blas saria (8 erregetara).

Sariak:

  1. Garaikurrak eta 100 euro
  2. 75 euro
  3. 50 euro
  4. Sari berezia
  • Izen ematea 15:30ean hasiko da eta bikote bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu.

Otsailak 4, igandea

San Blas Txiki eguna

  • 11:00: etxafuegoen jaurtitzea eta jarraian Meza Nagusia. Ondoren auzo elkartera inguratzen direnentzat salda eta txistorra izango da.
  • 11:30: Aranzadi Ikastola-Moises Aspiazu Dantza taldearen ekitaldia.
  • Jarraian ebaketa bertikala (australiar erara) eta Aimar Irigoien harri-jasotzailea. Aimar Irigoien Euskadiko txapelduna da. Eta 17 urterekin errekorra izan zuen: 227 kiloko harria bi eskurekin eta 177 kiloko harria esku batekin jasoz.
  • Segidan, haurrentzat kukainak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak