Krisiaren eragina ere nabaritu dute, izan ere, aurten edaria ordaindu behar izan dute lehen aldiz. Urtetik urtera baina, San Bartolome jaira etortzen den jende kopurua mantendu egin dela kontatu digute.
San Bartolome eguna abuztuan eta astegunean izanik, espero baino jende gehiago gerturatu dela azaldu digute. Aurtengoan gainera, ez dute eguraldia euren mesederako izan.
Arratsaldean ohiko bolo txapelketa jokatuko da, eta gauean, berriz, Kupela taldeak girotu du festa.