San Antonabat jaiak asteburuan

Maider Arregi 2007ko urt. 17a, 18:23
Urtarrilaren 17tik 21era bitartean makina bat ekintzaz gozatzeko aukera izango da San Anton auzoan. Hona hemen egitarau zabala:


Urtarrilak 17, San Anton eguna

  • 9:30: Auzoko anaidearen bilera.
  • 10:30: Ohiko igoera Anton deunaren baselizara eta eliztarren eskaintza.
  • 11:00: Meza nagusia. Ondoren, salda, lukainka eta ardoa guztientzat eta erromeria.

Urtarrilak 20

  • 9:30: Auzoko anaidearen bilera.
  • 10:00: Igoera.
  • 12:00: Txapligu eta suzko erruberak botatzea.
  • 13:00: Txikiteoa auzotik.
  • 16:00: XXV. Mus Txapelketa Internazionala Zubiberri Sagardotegian.

Inskripzioa: 12 euro bikotea. Izena emateko, ordubete lehenago, Zubiberri Sagardotegian.

Sariak:

1.- Xanpaina eta bildots bat. Trofeoak.

2.- Bi untxi eta xanpaina.

3.- Kilo bat saiheskiak eta xanpaina.

4.- Pattarra.

  • 18:00: Txapligu eta suzko erruberak.
  • 19:00: Txikiteoa giro jator batean eta sari banaketak.
  • 21:00: Afari herrikoia Zubiberri Sagardotegian.

Urtarrilak 21

  • 08:00: Txapligu botatzea eta kanpai iraulpena.
  • 11:00: Meza Nagusia. (Umore-Ona talderekin abestua). Ondoren, salda, lukainka eta ardoa guztientzat.
  • 12:00: XXX. Kross Internazionala Anton Deuna. Ondoren, salda, lukainka eta ardoa guztientzat eta erromeria.
  • 12:30: Eusko Kirolak eta dantzak ikastolako dantza taldearekin.
  • 13:00: Txapelketak:
  • kaskara joko.
  • ume jolasak.
  • txarri harrapatzea eta abar.
  • 14:00: Txikiteoa eta sari banaketak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak