San Antonion kadete mailako lasterketa ospatuko da, bihar

Jasone Zabala 2008ko ekainaren 13a

Bihar ospatuko da, 16.00etan, San Antonioko jaien ekitaldien barrua, LXXII. txirrindulari saria –VIII. Honorio Agirregabiria memoriala– . Kadete mailako lehen eta bigarren urteko txirrindulariak hartuko dute parte; guztira, 200 partaidetik gora. Bertan, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako txirrindularien partehartzea espero da. Kontutan hartu behar da, biharko lasterketa, Euskadiko Txapelketarako baliagarria dela, eta beraz, lasterketa garrantzitsua izango da. Bi maila egongo direnez, sariak ere bi mailetan banatuko dira; hala, kadete mailako lehen urteko lehen hirurek saria izango dute, baita maila bereko bigarren urteko lehen hirurek ere

Guztira 72 kilometro

Ibilbideak guztira 72 kilometro izango ditu. Hala , San Antonion hasiko da lasterketa; ondoren,  San Prudentzio aldera joango dira txirrindulariak. Hemengo errotondari buelta eman eta Bergara zeharkatu eta gero, berriz ere San Prudentzio aldera abiatuko dira. Hemendik, berriz ere Bergara aldera hartuko dute bidea eta Antzuolara abiatuko dira. Antzuolatik bueltan San Antonioko helmuga izango dute; hemen erabakiko dira irabazleak.Lasterketa 18:00ak aldean amaitzea espero dute antolatzaileek.
Pasa den urtean, Mikel Mitxelena ( C.C. Irunes) gipuzkoarra izan zen irabazlea. Partehartzea pasa den urtekoa bezalakoa izatea espero dute antolatzaileek. Aurtengo lasterketa antolatu dutenak, Lokatza Bergarako txirrindulari elkartea, Gure-Ametsa elkartea eta Bergarako Udal izan dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak