San Antonioko etxeak egiteko lehen harria jarri dute

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko mar. 5a, 17:49
Guztira 38 etxebizitza egingo dituzte Kamineroen etxea zegoen orubean. Eguaztenetik aurrera aurkeztu daitezke eskaerak

Victoriano Gallastegi alkateak, Joxe Juan Glz. de Txabarri diputatu nagusiak eta Koldo Azkoitia Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako diputatuak jarri dute San Antonioko etxebizitza berrien lehen harria.

38 etxebizitza
Guztira 38 etxebizitza egingo dituzte biltegia eta Kamineroen etxea egondako tokian; 1.260 metro koadro ditu orubeak. Etxebizitzak izango dira: hiru gelako zortzi (duplexak); bi gelako 20; gela bateko bederatzi eta gutxituendako bat. Etxebizitza bakoitzeko trasteleku bat egingo dute teilatupeko solairuan; lur azpian 25 ibilgailuendako tokia egongo da eta beheko solairuan lokal bat egokituko dute gero Udalari uzteko. Etxebizitza guztiek bi orientazio izango dute.

Kupoak daude ezarrita
Gipuzkoako Aldundiak etxebizitza horiek eskuratzeko lehentasunezko eskubidea izango du; eskubide horrek azalera eskubidearen iraupena izango du: 75 urte. Etorlur sozietateak egingo ditu etxebizitza horiek eta tipologia ezberdinetakoak izango dira. Zehazki, azalera eskubidean saldutako etxebizitzetatik 13, Bergaran erroldatuta daudenendako dira; 11 Debagoieneko gainerako herrietan bizi direnendako eta 6, Gipuzkoako beste herri baten bizi direnendako.

Eguaztenetik aurrera
Eguaztenean, martxoak 7, zabalduko dute eskaerak aurkezteko epea. Bergarako udaletxean, Etorlurreko egoitzan (Donostia) edo Arrasateko Suradesa elkartean jaso daiteke informazio gehiago. Hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintza batzuk dira, besteak beste: etxebizitza gabezia kreditatzea plegua plazaratu eta aurreko bi urteetan; Gipuzkoan erroldatuta egotea azken hiru urtetan; sarrera ekonomikoak 9.000 eta 45.000 euro artekoak izatea; gutxituen kasuan, mugikortasun urriko ezgaitasuna kreditatzea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak