San Antonio auzoko jaiak ospatuko dira aste bukaeran

Maider Arregi 2010ko eka. 7a, 17:58
Ekainaren 11tik 13ra bitartean, San Antonio auzoko jaiak ospatuko dira. Jarraian duzue hiru egunetarako prestatutako egitarau zabala:

Ekainak 11, ostirala

19:45 Txupinazoa eta kanpai jotzea

20:00 Bederatziurrena auzoko kaperan

20:30 Poteoa eta afari Gure Ametsa elkartean.

Ekainak 12, larunbata

Goizeko 10:00etatik gaueko ordu txikietara musika DJ Angierekin

12:00 Poniak, basurdeak eta zezen txikiak. Sariak egongo dira.

16:00 Mus txapelketarako bikoteen zozketa

18:00 Itziarko Urarte anaiak trikitilariekin eta buruhandiekin kalejira

20:00 Mus txapelketako sari banaketa, afari-merienda eta ondoren erromeria Urarte anaiak trikitilariekin.

Ekainak 13, igandea – San Antonio eguna

10:00 Diana udal txistulari bandarekin.

12:00 Poteoa eta buruhandiak.

14:30 San Antonioko ohiko bazkaria elkartean.

16:00 74. San Antonio saria txirrindulari lasterketa

18:30 Txirrindulari lasterketako irabazleei sari banaketa


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak