San Antonio auzoko jaiak ospatuko dira aste bukaeran

Maider Arregi 2009ko ekainaren 8a

Ekainaren 12tik 14ra bitartean San Antonio auzoko jaiak ospatuko dira. Egitarau zabala antolatu dute. Hona hemen oso osorik:

Ekainak 12, barikua

  • 18:00 Umeen jolasak (zaku karrerak, kukainak, buruhandiak...)
  • 19:45 Txupinazoa eta kanpai jotzea
  • 20:00 Bederatziurrena auzoko kaperan
  • 21:00 Afari popularra eta berbena plazoletan Dj Angierekin.

Ekainak 13, zapatua

  • 9:45 Txistulari bandarekin kalejira
  • 10:00 Kanpai jotzea
  • 10:30 Meza auzoko kaperan
  • 12:00 San Joxepe abesbatzaren kontzertua plazoletan, eta ondoren luntxa Gure Ametsa elkartean.
  • 12:00 Poniak, basurdeak eta zezen txikiak
  • 16:00 Mus txapelketarako bikoteen zozketa
  • 16:30 73.San Antonio saria txirrindulari lasterketa
  • 18:00 Itziarko Urarte anaiak trikitilariekin eta buruhandiekin kalejira
  • 18:30 Txirrindulari lasterketako irabazleei sari banaketa
  • 20:00 Mus txapelketako sari banaketa, afari-merienda eta ondoren erromeria Urarte anaiak trikitilariekin.

Ekainak 14, domeka

  • 10:00 Diana udal txistulari bandarekin
  • 11:00-14:00 Arte merkatua
  • 14:30 San Antonioko ohiko bazkaria elkartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak