San Antonabat jaiak ospatuko dituzte aste bukaeran

Urtarrilaren 17a, zapatua, San Anton eguna da. Hala, aste bukaeran San Antonabat jaia ospatuko da. Hona hemen prestatutako egitarau zabala:

Urtarrilak 17 , zapatua

SAN ANTON EGUNA

  • 9:30 Auzoko anaidearen bilera.
  • 10:00 Ohiko igoera Anton deunaren baselizara eta eliztarren eskaintza.
  • 11:00 Meza nagusia. Txapligu eta suzko erruberen botatzea.
  • 13:00 Txikiteoa auzotik.
  • 16:00 XX. Mus Txapelketa Internazionala Zubiberri Sagardotegian. Inskripzioa: 12 euro bikotea. Izena emateko, ordubete lehenago, Zubiberri Sagardotegian. SARIAK:

    1.- Txanpaina eta bildots bat – Trofeoak.

    2.- Bi untxi eta txanpaina.

    3.- Kilo bat saiheskiak eta txanpaina.

    4.- Pattarra.

  • 18:00 Txapligu eta suzko erruberak.
  • 19:00 Txikiteoa giro jator batean eta sari banaketak.
  • 21:00 Afari herrikoia Zubiberri Sagardotegian.

Urtarrilak 18, domeka

  • 08:00: Txapligu botatzea eta kanpai iraulpena.
  • 11:00 Meza Nagusia. (Umore-Ona talderekin abestua). Ondoren, salda, lukainka eta ardoa guztientzat.
  • 12:00 XXXII. Kros Internazionala Anton Deuna. Ondoren, salda, lukainka eta ardoa guztientzat eta erromeria.
  • 12:30 Eusko Kirolak eta dantzak ikastolako dantza taldearekin.
  • 13:00 Txapelketak:
  • kaskara joko.
  • ume jolasak.
  • txarri harrapatzea eta abar
  • 14:00 Txikiteoa eta sari banaketak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.