Roman Oiartzabal kalea zabalik dago

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko uzt. 17a, 19:34
Pintatzea bakarrik falta da baina autoendako zabalik dago.

Zabaldu dute Roman Oiatzabal kalea, Espoloia eta Ibargarai arteko errepide berria. Xaxarki enpresako obra zuzendariaren arabera, pintatzea bakarrik falta zaie baina beste lan denak bukatuta dituzte eta kalea zabalik dago ibilgailuendako; goitik behera pasako dira ibilgailuak. Bere esanetan, etxe berrien artean egin duten jolas parkea ere aste honetan zabalduko dute. Arrizuriaga parke ondoan dagoen bistako adreilu gorriak dituen etxebizitza botatzea eta parke barrua urbanizatzea, oinezkendako bideak egiea, falta zaie, baina hori ez dakite noiz egingo duten. Bestalde, Udalak esan du Arrizuriagako proiektua gelditu egin duela momentuz, patrimonio izendatzeko bidean dagoelako. Agintaldiko lehen hilabetearen balantzean esan du hori Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak