Realeko talde berri horretako kide izango nahi duenak Erreki erretegira joatea baino ez du, 12:00etatik 15:00etara edota 18:00etatik 20:00etara. Bestela, 696 124 076 telefono zenbakira deituta ere posible da talde berrian izena ematea.
Taldea sortzeko lanetan dabiltzanen asmoa da irail amaierarako taldea osatzea: "Ez dugu presaka ibili nahi. Asmoa ez da sekulako jendetza batzea, baina bai 40 lagun inguruko koadrila batzea", adierazi du Gallastegik.