Realeko eta Bergarako futbolari beteranoek partidua jokatuko dute Kilometroen alde

Maider Arregi 2007ko eka. 22a, 13:01
Beteranoen mailako Realak eta Bergarak futbol partidua jokatuko dute zapatuan, hilak 23, Kilometroak 07ren alde. 18:30ean hasiko da partidua Bergarako Agorrosin futbol zelaian.

Bergarakoen entrenatzailea Juanjo Arrieta izango da. Besteak beste, Eibarko eta Bergarako entrenatzaile izandakoa da Juanjo Arrieta bergararra. Realekoen entrenatzailea, berriz, Jesus Mari Larrañaga, hau ere bergararra eta Realeko jokalari izandakoa. Epaile lanetan Valentin Egidazuk jardungo du.
Sarrerak salgai daude prezio honetan: nagusiek 3 euro eta umeek euro 1.
Saltokiak, hauek: Aranzadi Ikastola, Deportivo taberna, Pol-Pol taberna, Agorrosin Kirolguneko taberna eta egunean bertan Agorrosinen.
Bergararekin jokatuko dute Agustin Arantzabalek eta Imanol Etxeberriak, bergararrak biak eta lehen mailan ibili direnak. Arantzabalek Zaragozan eman ditu azken urteak eta aurten erretiratuko da.
Realarekin, Jokin Uriak, Shanti Bakerok, Jabier Gurutzetak, Mikel Loinatzek, Lutxo Iturrinok, Agustin Gajatek...
Urriaren 7an Bergaran ospatuko den Kilometroetarako sosak batzeko antolatu dute partidua. Bergarako Aranzadi ikastolak antolatuko du aurten Gipuzkoako Ikastolen jaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak