Real Madrilek, Osasunak eta Realak jokatuko dute Bergaran

Xabier Urtzelai 2010ko mar. 31a, 09:59

Ohorezko gazte mailako liga txapelketan atsedenik egongo ez denez, aurtengo Aste Santuko gazte mailako Realeko torneoa goitik behera aldatu dute. Hala, Azpeitian eta Bergaran hiruko kanporaketak jokatuko dituzte domekan, hilak 4, eta kanporaketa horietatik erabakiko dute zeintzuk jokatuko duten astelehenean finala (12:00, Zubieta).

Aurtengo torneoan Real Madril, Valentzia, Osasuna, Lisboako Sporting, Gipuzkoako konbinatua eta Reala izango dira zein baino zein gehiago. Hala, partiduok jokatzeko denbora tarte txikia izango denez beste urte batzuetan baino talde gutxiago gonbidatu dituzte, hori bai, urtero moduan, etorriko direnak talde handietakoak izango dira.

Sarrera, 6 euro
Aldaketa horrekin, baina, torneoa hartuko duten bi herriek –Azpeitia eta Bergara– irabazi egin dute, partidu bakarra jokatu beharrean ikusleek hiruko kanporaketa ikusi ahal izango dutelako. Hala, Agorrosin futbol zelaian Real Madril, Osasuna eta Reala ikusteko zaleek 6 euro ordaindu beharko dituzte, eta diru sarrerak Bergarako futbol taldearendako izango dira.
Torneoko fase erabakigarria, berriz, Zubietan jokatuko dute astelehen goizean –Realeko bazkideak doan sartu ahal izango dira–. Partiduak 10:30ean hasiko dira, baina Azpeitiko eta Bergarako talde onenek 12:00etan jokatuko dute finala.

Gazte mailako txapelketako egutegi eta ordutegiak:

Apirilak 4, domeka (Azpeitia)
16:30 Sprt. Lisboa-Valentzia
17:30 Gipuzkoa-Aurreko galtzai.
18:30 Gipuzkoa-Aurreko irabazl.   

Apirilak 4, domeka (Bergara)
16:30 Real Madril-Osasuna
17:30 Reala- Aurreko galtzailea
18:30 Reala-Aurreko irabazl.         

Apirilak 5 (Zubieta) Finalak

10:30 5. eta 6. postuak
10:30 3. eta 4. postuak
12:00 Finala (ETB1)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak