Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Raul Sanchez Montero bergararrak irabazi du aurtengo Mendekoste jaietarako Bergarako Udaleko Kultura sailak deitutako kartel lehiaketa. Guztira, 15 kartel aurkeztu dira lehiaketara. Jai batzordeko kideek aukeratu dute lan irabazlea. Lehiaketara aurkeztutako lanek maila oso ona izan dutela azpimarratu dute.