Bost puzgarri hauek jarriko dituzte:
- Slide surf: Guztiendako puzgarria da, 1,20 metro garaiera ez duten umeendako eta 120 kilotik gorako nagusiendako izan ezik. Aparbitsezko taula gainean jarri eta malda bat jaistean datza puzgarriak.
- Rokodromoa: Guztiendako puzgarria da, 1,20 metro garaiera ez duten umeendako eta 120 kilotik gorako nagusiendako izan ezik. Triangelu formadun rokodromoa da eta perimetro guztian ditu heldulekuak. Eskalada egiteko modu dibertigarria.
- Labirintoa: Guztiendako puzgarria da, baina 1,20 metro garaiera ez duten umeek nagusi baten laguntza beharko dute. Jokoaren helburua da labirintoan barrena abiatzea eta paretetan euskal irudiak aurkitzea.
- Autobusa: 3 eta 5 urte bitarteko umeendako da. Autobusaren barruko aldean pilotak daude; batzuk autobusaren sabaitik zintzilik. Tamaina erraldoidunak ere badaude.
- Olagarroa: Urte bat eta 4 urte arteko umeendako da. Saltoka jolas egitea da helburua. Doinudun pilotak eta jolas didaktikoak ere badira olagarroaren tentakuluen azpian.