Sei izan ziren denera zapatuan Bergarako gaztetxeko taula gainera igo ziren punk taldeak. Hasiera baten zazpi ziren iragarritako taldeak, baina azkenean, Donostialdeko Ostikada Potrotan taldeak ezin izan zuen bere kontzertua eskaini, taldekide bat gaixorik zegoen-eta.
Kontzertua seietan hastekoa bazen ere, azkenean ordubete pasatxo atzeratu behar izan zuten.
Bergararren debuta
Soraluzeko Junzai Txetxera taldea izan zen gitarrak astintzen lehena, baina jende gehien erakarri zuen emanaldia bigarrena izan zen, No Hay Solucion talde bergararrarena. Jendaurrean ematen zuten lehen kontzertua izan zen, ikusmin handia sortuz. Gaztetxo asko erakarri zituen euren kontzertuak.
Bergarraen ostean, Arrasateko Foxy Boxy taldearen txanda izan zen, eta gero Bergarako beste talde batek egin zuen emanaldia, Cold Revenge taldeak hain zuzen ere. Oñatiko bi talderi egokitu zitzaien kontzertu gau lauzeari amaiera ematea: Sospechosos eta Golpe de Estadori. Azken taldeak azken kanta amaitu zuenerako, goizaldeko lauak pasatxo ziren.
Ikasbidaia, gertuago
Ipintza Insitutoko ikasleek ikasbidairako dirua biltzeko antolatu zuten kontzertua, eta datu zehatzik ez bazuten ere, gustura agertu ziren bilzutako jende kopuruarekin.