Hala, Bergarako sozialistek, osoko bilkuretan, batzorde informatzaileetan eta udal argitalpen guztietan "euskara eta gaztelania maila berean" erabiltzeko eskatu diote Agurne Barruso alkateari.
Prentsa ohar honen bitartez, udalean herritarren parte hartzea handitzea lortu nahi dutela adierazi dute sozialistek.
Osoko bilkuretan itzulpenak
Horrez gain, Bergarako sozialistek hurrengo osoko bilkuran berehalako itzulpena egitea eskatu dute. Baita hurrengo batzorde informatzailean ere. Izan ere, sozialistek adierazi dute prentsa oharrean, "osoko bilkuretan herritarren parte hartzea mugatu" duela euskarak. Gaineratu dute, euskararen erabilera arautzen duen legeak hala arautzen duela: udaletxeko idatzi eta dokumentu guztiak gaztelerara itzuli behar direla.