'ProtAgonizo' antzezlana bihar Zabalotegin

Mireia Bikuña 2010eko urtarrilaren 7a

Ester Bellver (Madril, 1965) aktoreak bakarrizketa eskainiko du 22:30ean. Sarrerak leihatilan salduko dituzte emanaldia hasi aurretik.

ProtAgonizo antzezlana Yo protagonizo liburuan oinarritutako antzezlana da. Protagonista jantzi barik igoko da taula gaienera, baina adin guztietako ikusleendako lana dela esan digu: "Antzezlanarekin hasi nintzenean uste nuen 30-50 urte arteko ikusleak izango nituela, baina adin tarte horretatik gorako eta beherako ikusleak ere joaten dira. Taula gainean arropa barik agertzen naiz. Tarteka, antzezten dudan pertsonaiekin edo egoerarekin zerikusia duten objektuak erabiltzen ditut". Ipuin bat bezala, bere bizitzaren errepasoa egingo du.

Errebista musikalak

Ester Bellver 24 urterekin hasi zen aktore lanetan. Aurretik, baina, 17 urtetik 23ra arte, errebista musikaletako dantzari izan zen. Besteak beste,  Norma Duvalekin, Fernando Estesorekin, M. Jose Cantudorekin, Angel Hitorekin, Rosa Valentirekin eta Lilian de Celisekin egin zuen lan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak