Dena den, sailkapenari begira baino, nahiago dute zapatuko partiduari begiratu. Zestoa sailkapeneko hirugarrena da, eta pomozioa jokatzeko txartela ematen duen bigarren tokian sailkatzeko azken aukera dute bihar. "Bi taldeok dugu zerbait jokoan, hortaz partidu gogorra izango da. Zestoak jokalari oso onak ditu, eta kontzentratuta irten beharko dugu zelaira", dio Diazek. Bergarako entrenatzaileak jokalari guztiek ditu jokatzeko moduan.
BTLS
Maila mantentzeko borrokan Elgoibarren aurka jokatuko du BTLSk zapatuan. Hiru puntuek lasaitasuna emango liekete Aranbururen eta Igartzaren mutilei.