Hitzaldiaren izenburua honako hau da: Arauak eta mugak: erantzukizunean hezi. Hizlariak, berriz, orain dela bi urte martxan jarri genuen Familientzako Orientazio Psikologikorako Zerbitzua ematen duten profesionalak izango dira; hain zuen ere, Etxadi: Familia-Psikologiako Unibertsitate-Zentroko profesionalak.
Bestalde, hitzaldi hau aurtengo ikasturte barnean antolatuta hiru hitzaldietatik bigarrena da. Lehenengoa azaroan egin zuten eta, bertan, 33 gurasok parte hartu zuen. Hurrengoa, berriz, ikasturteko azkeneko hiru hilabetean izango da.