Prebentzio zerbitzuak gurasoendako hitzaldia antolatu du

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko azaroaren 2a

Eguaztenean, azaroak 4, izango da, 18:30ean, kultura etxean

'Seme-alaben hazkuntzan, guraso guztiek ezagutu beharko lituzketen giltzarriak' izenburupean antolatu du eta etzi, eguaztena, izango da, 18:30ean, kultura etxean. Hitzaldia egingo dute Etxadiko kideek, hau da, Familiendako Orientazio Psikologikorako zerbitzua ematen duten profesionalek. Duela bi urte abiarazi zuten zerbitzu hori herrian eta  hitzaldia bukatu eta gero, zerbitzuaren gaineko informazioa emango dute eta bi urteotan izan duen erabilera azaldu. Prebentziorako zerbitzutik aurreratu dutenez, ikasturtean barrena beste bi hitzaldi egongo dira, beti ere, gurasoen artean kezka orokor diren gaiak aztertzeko asmoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak