Prebentzio eta arrisku ziurtagiria jaso dute Miguel Altunako ikasleek

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko mar. 7a, 10:13
Enpresek eskatu dute ikasleek ikastaro hori egitea, lantegian sartzen direnerako oinarrizko ezagutza izateko.

Prebentzio eta arrisku ziurtagiria jaso dute Miguel Altuna Institutuko 80 ikaslek. Ikastetxe horretan, ikastaro hori egin dute ikasleek enpresek horrela eskatuta. Horrela, lantegietan lanean hasten direnean, lan prebentzio eta arriskuen inguruko oinarrizko ezagutzak jakinda joaten direla diote enpresa gizonek. Ziurtagiriak emateko ekitaldian egon ziren: Juan Jesus Albedi (Elay SA enpresako gerentea), Bixente Fernandez (Mutualiako zuzendaria), Juan I. Barrondo (Gipuzkoako Lanbide Heziketako zuzendaria) eta Iñaki Larrañaga (Miguel Altunako zuzendaria).

Bestetik, orga eta garabiak erabiltzeko ezagutzak irakastea ere eskatu dute enpresariek eta ikastaro hori prestatzen ari da Miguel Altuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak