Pol-Polek batzarra egingo du gaur, eguena

Xabier Urtzelai 2010eko urriaren 28a

Pol-Pol mendi elkarteak batzarra egingo du gaur, eguena, 19:00etan Miguel Altuna institutuan. Horrekin batera, Gorla Alpino taldeak eta Pol-Pol mendizale elkarteak antolatuta mendi irteera egingo dute azaroaren 21ean, domeka, Arabako mendietara.

Roitegi eta Onraita artean egingo dute mendi zeharkaldia, eta egun osorako irteera izango da. Hitzordua ere jarri dute dagoeneko, 08:00etan, pilotalekuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak