Pol-Pol tabernaren 25. urteurrena ospatu zuten zapatuan lagunarteko bazkariarekin

Irati Agirreazaldegi 2007ko urr. 15a, 13:00
Mende laurdena bete du Pol-Pol tabernak, eta horrelako urteurrena ezin ospatu gabe utzi. Zapatuan, trikitilariekin kalejiran ibili ostean, bazkaria egin zuten Ariznoa plazan urte hauetan guztietan Pol-Poletik pasatako 130 lagunek, Bergarakoak zein kanpotik etorritakoak. Bazkalostean, musika eta dantzarik ez zen falta izan.

Urte hauetan Pol-Pol tabernan lanean fin jardun duen Dunixi Olabarriari omenaldi xumea egiteko ere aprobetxatu zuten lagunek zapatuko ospakizuna. Opari batzuen bitartez, tabernan egindako lana eskertu nahi izan zioten. Ondoren, lagunarteko giroan, ospakizun jaia iluntzera arte luzatu zuten Pol-Pol tabernan urte hauetan txoko gustukoa aurkitu dutenek.

Bestalde, Pol-Polen ikuskizunek duten lekuaren erakusle, domekan, Oihulari Klownen bi saio izan ziren: umeendako ipuin kontalariak, batetik, eta helduendako antzerkia, bestetik.

Ertzainak

Ospakizunean parte hartu zutenek bazkarian eta ondoren izandako giro ona azpimarratu zuten arren, era berean, kexu bat ere helarazi digute: "Zibilez jantzitako ertzainak sumatu genituen gertu eta, euren asmoa jaia hondatzea bazen ere, ez zuten lortu", azaldu ziguten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak