Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pol-Pol mendi elkarteko beteranoek joan den domekan egin zuten urteko azken irteera. Egun osoko ibilaldia izan zen, Nafarroako mendietan; hain zuzen, Eskaz, Bianditz eta Lesaka inguruan. Azken irteera horretara 56 lagun elkartu ziren, eta eguraldi kaxkarra izan bazuten ere ederto pasa zuten. Amaieran, Lesakako Lindurrenborda sagardotegian bazkaldu zuten.