Bigarren emanaldirako sarrerak otsailaren 5etik aurrera salgai jarriko dira kultur etxean eta Elkar liburu dendan, 09:00etatik aurrera. Ezingo da erreserbarik egin.
Hiru ordutan agortuta
Kultur etxean eta Elkar dendan jarri dituzte salgai sarrerak. 8:30erako jendea zegoen zain kultur etxeko atean; 300 sarrera di-da batean saldu dituzte.Elkarren, berriz, joan den astean jendeak dendara deitu eta erreserbatu egin zituen sarrerok. Hala, gaur denda zabaldu orduko sarrerarik ez zegoen.