Pirritx eta Porrotx ikusteko 290 sarrera geratzen dira

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko ots. 8a, 18:04
Domekan. ikuskizun egunean jarriko dituzte salgai, 15:00etan, Udal Pilotalekuko leihatilan. 16:00etako emanaldirako 212 geratzen dira eta 18:30eko emanaldirako, berriz, 78.

Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek datorren domekan, hilaren 14an, Udal Pilotalekuan egingo duten Irrien lagunak ikuskizunerako sarrerak geratzen direla azaldu dute Udal arduradunek. Sarrerok emanaldi egunean leihatilan salgai jarriko dituztela ere aurreratu dute. Bi emanaldi izango dira: 16:00etako emanaldirako 212 sarrera daude eskuragarri eta 18:30eko ikuskizunerako, berriz, 78. Leihatila, 15:00etan irekiko dute eta kontuan izan behar da sei sarrera baino gehiago ezingo dituela erosi pertsona bakoitzak.

Kontzerturako sarrerak

Udal Musika Bandak eta Bergarako Orkestra Sinfonikoak egubakoitzean egingo duten Inauteri-kontzerturako sarrerei dagokienez, eskuragarri daude oraindik ere kultura etxean eta Lazkano oinetako dendan, 5 euroren truke. Leihatilan ere salduko dituzte. Emanaldia hasiko da 22:30ean, Udal Pilotalekuan.
Mexiko da Udal Musika Bandak eta Bergarako Orkestra Sinfonikoak aukeratu duten gaia aurtengo kontzerturako. Bi zati izango ditu; lehenengoan musika bandak eta orkestrak bakarka jardungo dute; bigarrenean, biak elkarrekin arituko dira. Hain justu, Camino al Rocio delako ikuskizuna aurkeztuko dute bi taldeek, Alfredo Gonzalez Chirlaqueren zuzendaritzapean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak