Pirritx eta Porrotx ikusteko 170 sarrera daude

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko otsailaren 18a

18:30eko ikuskizunerako sarrerak dira eta lehiatilan jarriko dituzte salgai ordubete lehenago. Zapatuan egingo dute Pirritx eta Porrotx pailazoek "Piratak" ikuskizuna Udal pilotalekuan.

Pirritx eta Porrotx pailazoek "Piratak" ikuskizunaren bi saio egingo dituzte zapatuan Udal pilotalekuan eta bigarren saiorako, 18:30eko saiorako, sarrerak daude oraindik. 170 sarrera gelditu dira eta guztiak lehiatilan jarriko dituzte salgai ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago, 17:30ean. Sarrera bakoitzak 5 euro balio du eta pertsonako ezingo dira sei baino gehiago erosi.

Aratusteetako afaria
Bestalde, zapaturako Udalak antolatu duen mozorro afarirako txartelak saldu dira. 200 txartel atera zituzten baina azkar agortu zirela ikusita beste 50 atera zituzten. Martitzen iluntzean bost bakarrik gelditzen ziren saltzeko. Afaria 09:30ean da Aranzadi Ikastolako zutabeen patioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak