Pilotalekuko taberna errentan eman gura du Udalak

Amagoia Lasagabaster 2007ko urt. 11a, 09:32
Udal pilotalekuko tabernaren alokairua adjudikatu nahi du Bergarako Udalak eta horretarako deialdia egin du. Taberna hartzen duenak 400 euroko alokairua ordaindu beharko du.

Horixe, besteak beste, Bergarako Udalak jarritako baldintzetako bat. Lehen kontratua urtebetekoa izango da baina beste bost urtez luzatu ahal izango dute alde biak ados egonez gero.

Epea zabalik

Dagoeneko bost lagunek eman dute izena taberna hartzeko. Eta oraindik epea zabalik dago, edonola ere, interesatuek azkar ibili beharko dute; urtarrilaren 18 izango baita baita izena emateko azken eguna.

Ekintza ezberdinak

Bergarako Udal pilotalekuan ekintza ugari egiten dituzte. Pilota enpresa ezagun batek eta Udalak egindako hitzarmenari esker, urtean gutxienez 15 pilota partida profesional egoten dira. Horrez gain, bestelako pilota partiduak eta eskoletako kirol ekintzak ere egiten dituzte han.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak