Mugurutza, kanpora
Lehenengo jardunaldia ez zen ibarreko ordezkarietako batendako ona izan, Ander Mugurutza kanporatua izan zelako, Albisurekin batera 22-11 galdu zuen-eta Ricoren eta Jauregiren kontra. "Ricok partidu ona egin zuen, eskuin eskuarekin min egiten duen pilotari horietakoa da, eta Mugurutzak ez zuen partidu txarra egin, baina tantoak amaitzerakoan ez zuen beste batzuetan moduan asmatu", adierazi du antolatzaile lanetan buru-belarri dabilen Reyes Azkoitiak. 22 urtez azpikoen kategorian, berriz, Antsotegi eta Lana erraz nagusitu ziren (22-9) Arrietaren eta Lizeagaren kontra.
Partiduak martitzenetan
Txapelketan kategoria bakoitzean zortzi bikote daude, eta martitzenero jokatuko dituzte kanporaketak, finala iritsi arte, maiatzaren 24an, Mendekoste jaietan.
Martitzenean jokatu zuten lau pilotariekin batera txapelketan izango dira: Larrañaga, Girones, Gorka, Merino II.a, Yoldi, Etxeberria, Alberdi, Onsalo –lau t'erdiko txapelduna–, Keralt eta Mendizabal antzuolarra.
22 urtez azpikoetan, berriz, txapelketan esku hartuko dute Rezusta eta Bolinagak.